Bergarako Alkar lankidetza-guneko bi bulego eskuragarri daude ekintzaileendako

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko urtarrilaren 19a

Bergarako UNED eraikinean kokatutako Alkar lankidetza-guneak espazioa eskaintzen du Debagoieneko eta Bergarako ekintzaileendako, haien negozio-ideiak garatzeko eta elkarlanerako aukera berriak sortzeko helburuarekin. Une honetan, hango bi bulego daude libre.

Lankidetza ereduan oinarritutako lan-ingurunea –coworking– eskaintzen die ekintzaileei Alkar lankidetza-guneak. Helburua da sinergiak sustatzea, ezagutzak partekatzea, elkarrekin ikasteko aukerak eskaintzea eta harreman profesionalak sendotzea. 

Ekintzaileek lanerako postu propioa izango dute –mahaia eta aulkia– eta bilera gela, wifi-sarea, inprimagailua, arbela eta bestelako baliabideak izango dituzte eskura. Horretaz gain, espazio komunen mantentze-lanak, ura eta argindarra ere eskaintzen ditu zerbitzuak.

Eskaera baldintzak

Espazioa erabiltzeko, Bergaran edo Debagoienean erroldatutako ekintzaileek egin ditzakete eskaerak. Horretarako, negozio-plana eta bestelako dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte, eta eskaerak puntuazio-sistema baten bidez baloratuko dituzte.

Bergarako Udalak adierazi duenez, aurkeztutako proiektuen bideragarritasuna eta Bergarako udalerriari ekar diezaioketen interesa izango dira balorazio irizpide nagusietako batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak