Bergarako kartzela zaharreko Oztoporik ez! kolektiboaren eskutik Ajou!, Ateri eta Berandu baino lehen taldeen kontzertuak izan ziren atzo. "Areto txikia goraino bete zen, bertako zein kanpoko musikazaleekin. Giro ederra egon zen, badakigu musikariak oso gustura egon zirela. Hiru taldeek kontzertu ederra eskaini zuten", adierazi dute antolatzaileek.