Arrazakeriarik gabeko Aratusteak begiz jota, tailer interesgarria Bergarako Irizarren

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko urtarrilaren 18a

Bergarako Irizar jauregian egin zuten tailerra, atzo.

Ndank Ndank elkarteak antolatuta, arrazakeriarik gabeko Aratusteen gaineko tailerra egin zuten atzo Bergarako Irizar jauregian, Vorigi Vita ekintzaile antiarrazistak gidatuta. "Mozorrotzerako orduan estereotipoetan nola erortzen garen aztertzen ibili gara, adibide praktikoekin". Antolatzaileak, pozik: "Taldetxo bat elkartu gara, askotariko profiletakoak; saio emankorra izan dela uste dugu". 

Hain zuzen ere, Ndank Ndank elkarteko Eli Dominguezek honako ere hau gaineratu du: "Komentatu dugunen artean egon da nola pertsona zurioi jokaera arrazista bat izan dugula leporatzen zaigunean nola erreakzionatzen dugun; gure burua justifikatzera jotzen dugu, hauskortasun zuria delakoa. Gure asmoa txarra ez zela esaten dugu askotan eta hor geratu ohi gara, hau da, fokua sortu ahal izan dugun minean jarri beharrean gure burua zuritzean jartzen dugu arreta". 

Balorazio ona egiten du Dominguezek atzoko saioaren inguruan: "Oro har, partaideak oso pozik eta eskertuta irten dira saiotik eta gu ere sentsazio oso onarekin geratu gara. Nork bere iritzi eta zalantzak plazaratu ditu, segurua izan den foro batean". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak