Lan horien azken fasea behar bezala burutu ahal izateko, urtarrilaren 22an eta 23an (osteguna eta ostirala) igerileku txikia itxita egongo da. Urtarrilaren 24tik aurrera, berriz, erabiltzaile bakoitzaren kuotari dagokion zerbitzu arrunta berreskuratuko da. Igeriketa Eskolan izena emanda dauden pertsonei informazio zehatza jasoko duten posta elektroniko osagarri bat bidaliko diegu datozen egunetan.
Helduendako ikastaroen eskaintza
Helduendako ikastaroen barruan, igeriketa hastapenen ikastaroa astelehen eta eguaztenetan emango dituzte, 19:15ean hasita. Igeriketa hobekuntza saioak, berriz, martitzen eta eguenetan izango dira, 19:15ean. Izen-ematea zabalik dago urtarrilaren 25era arte, kiroldegiko harreran; beharrezkoa balitz, zozketa urtarrilaren 28an egingo litzateke. Ikastaroak otsailaren 2an eta 3an hasiko dira –aldaketarik balego, ikasleei posta elektronikoz jakinaraziko zaie–.