Aitor Eraña: "Maratoiak muturrera eramaten zaitu, hor dago distantzia horren benetako xarma"

Xabier Urtzelai 2026ko urtarrilaren 16a

Aitor Eraña.

Aitor Eraña (Bergara, 1953) lan bitxia egiten dabil azken urteotan. Maratoia egin duten bergararren zerrenda osatzen dabil eta dagoeneko 200 lagun ingururen markak batu ditu. Albistearen barruan duzue zerrenda.

Herrian lagun askok egin dute maratoia.

Hori erakusten du eskuartean daukadan zerrendak. Garai batean atletismoak indarra zeukan herrian, baina gaur egun ez dago, esaterako, Arrasaten duten moduko kluba. Eta kontrara, Arrasaten baino jende gehiagok egin du Bergaran maratoia. Nik uste dut motiboetako bat izan dela Bergaran dugun trenbide zaharreko bidea, leku oso egokia izan dugu korrika egiteko.

Zer dela eta hasi zinen zerrenda egiten?

Halako kontuak gustatzen zaizkit eta Bergaran lagun asko ezagutzen ditut atletismoaren bueltan ibili direnak. Han eta hemen galdezka ibilita osatu dut zerrenda, ahoz ahoko lana da, eta Gipuzkoako federaziora ere joan nintzen informazio bila. Aspaldi hasi nintzen kontu honekin, baina, gazteak ez ditut horrenbeste ezagutzen, eta... Zerrenda osatzea falta da.

Zuk zeuk zenbat maratoi egin dituzu?

Guztira 30 maratoi egin ditut, 70 urterekin egin nuen azkena baina berandu hasi nintzen, 40 urterekin egin nuen lehenengoa, Donostian. Baina iaz belaunak nahikoa dela esan zidan. Oraindik mila kilometro egiten ditut urtean korrika, baina ez ditut egiten lehengo 3.000 kilometroak. Maratoiak alboratu egin ditut dagoeneko.

Zer du, bada, distantzia horrek?

Zure muga non dagoen erakusten dizu, atleta moduan muturrera eramaten zaitu. Ondo entrenatu beharreko proba bat da, eta harrapatu egiten zaitu. Hori bai, sufritzeko gertu egon behar duzu. 30. kilometrora arte, ondo entrenatu bazara, txukun samar joan zaitezke, baina hor badago momentu bat beherakada handia izaten dena, txakalaldi moduko bat, muro edo horma esaten diotena. Une hori gainditu egin behar da, kosta ala kosta.

Bixente Pagaldai, 1985ean, Kontxa parean korrika. Argazkia: 'Bergarako atletismoaren historia' liburua.

 

"Lehen taldean entrenatzen ginen, domeketan 15 lagun elkartzen ginen; orain jendea bakarrik dabil korrika"

Barkatuko didazu, baina, arrasatear bat jarri duzue zerrendan lehenengoa...

[Barre]. Bai, halaxe da, Endika Donnayk oso marka ona egin zuen Valentzian. Tira, Bergarara ezkonduta dago, familia ere bertan izan du, bertan entrenatzen da... Berak dio arrasatearra dela, baina onartu dugu herrian [Barre]. Egia da zerrenda horretako asko ez direla Bergaran jaiotakoak, eta bai Bergarara bizi izatera etorri direnak. Esaterako, zerrenda horretako asko antzuolarrak dira.

Hiru hamarkada maratoiak egiten. Zer aldatu da?

Gauza asko aldatu dira. 1978an Donostiako maratoiko lehen ediziora joan ginen distantzia hori egitea zer zen jakin gabe, guretako dena zen berria. Portzierto, lesionatu egin nintzen lehenengo maratoi hartan, auskalo zer nolako zapatilak eraman nituen... Gaur egun jendea entrenatzailearekin dabil, material egokia dute, zelan entrenatu behar den dakite, dena dago askoz ere neurtuago eta informazio asko dago. Baina, lehen domekero 15 lagun inguru elkartzen ginen Agorrosinen, elkarrekin entrenatzeko. Altos Hornosera batera joaten ginen, eta gero bakoitzak bere erritmoan egiten zuen korrikaldia, eta amaieran zerbait hartzera joaten ginen denak. Askotan Oñatiko Zahor lantegiraino joan-etorria egiten genuen, hor 30 kilometro daude. Ondokoekin berba eginda ikasten genituen gauzak. Gaur egun bakoitza bere kasa ibiltzen da, jendea bakarrik dabil korrika. Gogoan dut Behobia-Donostia baino hiru aste lehenago Behobia txikia egiten genuela, Plaentxiraino joaten ginen korrika, eta 50 laguneko taldea osatzen genuen.

Hasi zinenean, nor zenuen erreferente?

Bixente Pagaldai zen nire erreferentea. 1985ean 2.29.37ko marka egin zuen Donostian. Oso marka ona zen garai hartan.

Zerrendan New Yorkera joan zinetenekoa ere azaltzen da...

Bai, hiru lagun joan ginen 2000. urtean, Julen Narbaiza, Miguel Angel Larrañaga eta hirurok. Ez da marka egiteko maratoi egokiena, baina maratoien gunea da, meca deritzona. Jendetza egoten da animatzen, eta auzo batetik bestera badirudi lurraldez aldatu duzula. Txinatarren auzotik pasatzen zara, judutarrena gero, Bronx zeharkatzen duzu, zubi mordoa... Esan moduan, ez da marka egiteko maratoia, aldapa askoko ibilbidea duelako, baina han gutxienekoa da, jendeak ez dio horri garrantziarik ematen. Oso esperientzia ederra izan zen.

Zerrendan emakume gutxi azaltzen direla nabarmendu duzu.

Bai, eta maratoia probatzera animatu nahiko nituzke. Badakit distantzia gogorra dela, baina gaur egun geroago eta emakumezko gehiago dabil korrika eta probatzera animatu nahi ditut, ondo entrenatuta. Egia da gure sasoian emakumezkoak ez zirela elkarrekin entrenatzen ginen gizon kuadrillara gerturatzen, baina hori ere badabil aldatzen. Ea zerrenda horretara emakumezkoak ere batzen joaten garen.

Zenbat istorio egongo diren maratoi horietako bakoitzaren atzean...

Liburu baterako emango luke, seguruenik. 

Inoiz ez da berandu. Ez, akaso, guztiekin, baina hamar istorio onenak aukeratuta...

[Barre] Proposamen moduan hartzen dut, nork daki, lan polita izango litzateke, argazki batzuekin lagunduta... Halakoetan kontua izaten da behin konpromiso hori hartuta, ez dagoela atzera egiterik! 

Zerrenda osatzen joateko laguntza eskaera

Aitor Erañak egindako zerrenda duzue behean, eta Erañaren asmoa da zerrenda hori osatzen eta eguneratzen joatea. Bada, irakurle, maratoia eginda daukan bergararrik ezagutzen baduzu, eta zerrendan ez badator, jarri harremanetan Aitor Erañarekin 649 899 417 telefonora deituta. Hemen duzue orain arte osatutako zerrenda:

       
DENBORA IZENA LEKUA URTEA
2:23:11 Endika Donnay Otegui Valentzia 2023
2:25:39 Andoni Gomez Gutierrez Valentzia 2023
2:27:22 Ibon Aristimuño Martin Valentzia 2025
2:28:28 Mikel Mugica Bikuña Sevilla 2022
2:29:37 Bixente Pagaldai Garitano Donostia 1985
2:31:50 Iker Larrea Soraluze Sevilla 2022
2:34:55 Basilio Aranburu Donostia 1997
2:35:32 Fermin Gallastegi Laredo 1988
2:36:03 Roberto Zurro Usabiaga Donostia 2004
2:38:11 Arkaitz Ruiz de Loizaga Donostia 2008
2:39:54 Aitor Sotil Maiztegi Donostia 2023
2:41:09 Aitor Eraña Fernandez de Arroiabe Donostia 1998
2:41:28 Javi Moreno Castelo Donostia 1995
2:42:07 Ritxar de Goñi Ripa Donostia 2023
2:42:59 Jon Aranzabal Donostia 2010
2:43:E Julen Garitano Paris 2003
2:44:23 Xabier Elkoro Donostia 2010
2:44:46 Aitor Larrea Soraluze Donostia 2001
2:45:21 Manu Diaz Roman Donostia 1995
2:45:44 Joxu Arana Oregi Donostia 2010
2:46:40 Aitor Rementeria Donostia 2007
2:47:07 Jesus Santos Blazquez Donostia 1983
2:47:13 Jose Antonio Akizu Donostia 2015
2:47:25 Xabier Urrutia Arruti Donostia 2025
2:47:30 Edu Moreno Castelo Donostia 2010
2:47:48 Iker Herran Donostia 2010
2:48:55 Juantxo Urbieta Murguzur Donostia 1982
2:49:E Jose Antonio Alberdi 80 Donostia 1986
2:49:01 Ander Garitano Donostia 2010
2:49:57 Iñaki Mujika Goikoetxea Donostia 2012
2:51:24 Jabier Ibarra Moñux Donostia 2008
2:51:35 Iñigo Pagaldai Urreizti Donostia 2009
2:51:50 Ander Urriolabeitia Odriozola Gasteiz 2018
2:52:01 Joxe Mari Urzelai Albizu Donostia 1983
2:52:02 Javier Garcia Alberdi Donostia 2005
2:52:10 Miguel Angel Aranes Usandizaga Donostia 2005
2:52:50 Iker Arazkonaga Sotil Donostia 2021
2:53:00 Jesus Mari Marzo Donostia 1986
2:53:27 Joxean Kerexeta Donostia 2005
2:53:59 Gorka Arrieta Etxeberria Donostia 2008
2:54:E Anselmo Gomez Rodriguez Donostia  
2:54:E Ander Agirre Donostia 2009
2:54:16 Xabier Agirre Rebanal Donostia 2025
2:54:18 Iban Agirrebeña Oteo Donostia 2009
2:54:36 Javier Gonzalez Donostia 2016
2:54:41 Xabier Uribesalgo Donostia 2006
2:54:57 Gorka Gonzalez Donostia 2013
2:55:22 Iñigo Olañeta Donostia 2008
2:55:50 Iosu Lete Donostia 2017
2:55:59 Alex Muela Donostia 2016
2:56:E Xabi Lijo Donostia 2008
2:56:54 Borja Gonzalez Urteaga Donostia 2025
2:57:E Aitor Garcia Donostia  
2:57:22 Fer Rodriguez Donostia 2017
2:57:32 Imanol Bolinaga Donostia 1998
2:59:E Eugenio Alles Donostia  
2:59:40 Ramón Loiti Larrañaga Donostia 1993
2:59:42 Ander Plazaola Oregui Donostia 2025
3:00:57 Jesus Diaz Roman Donostia 2012
3:01:43 Arturo Cachafeiro Donostia 2011
3:01:45 Marcos Alonso Donostia 2017
3:02:09 Jose Angel Bernal Donostia 2008
3:02:09 Joxean Kerejeta Lizarazu Donostia 1996
3:02:12 Aitor Elkoro Donostia  
3:03:18 Martin Guridi Alustiza Donostia 2011
3:03:23 Anton Barrutia Donostia 1993
3:04:E AsIer Irizar Donostia 2019
3:04:34 Agustin Heis Donostia 2008
3:04:45 Alain Vivas Mtz de Lahidalga Donostia 2014
3:04:49 Iban Viaga Donostia 2016
3:04:58 Jose Ramon Pedrejon Aquizu Donostia 1983
3:05:34 Agustin Badiola Donostia 2012
3:05:39 Aitor Laskurain Donostia 1997
3:05:44 Xabier Lazkano Donostia 2010
3:05:55 Martin Egaña Donostia 2015
3:05:58 Manu Aramburu Mugika Donostia 1982
3:05:58 Iñaki Andueza Senar Donostia 1982
3:07:11 Igor Lopez Donostia 2015
3:07:27 Igor Labaien Donostia 2001
3:08:10 Jesus Mari Suinaga (Olaixa) Donostia 1980
3:08:10 Gregorio Plazaola Donostia 1980
3:08:17 Juan Luis Gallastegi Arrondo Donostia 2008
3:08:40 Iñaki Zangitu Mujika Donostia 1997
3:08:41 Eneko Lazkano Donostia 2014
3:08:50 Karlos Lizarralde Donostia 1993
3:09:00 Joaquin Gonzalez Donostia  
3:09:27 Alberto Urriolabeitia Miikua Donostia 2012
3:09:27 Juan Balentziaga Larrañaga Donostia 1993
3:09:33 Xabier Zenitagoia Pildain Donostia 2008
3:09:50 Eneko Muguruza Donostia 2025
3:10:36 Juan Martin Elexpuru Donostia 1993
3:12:02 Xabier Garitano Gamindez Donostia 2006
3:12:19 Luis M. Igartua Donostia 1998
3:12:36 Jose Mari Rubio Donostia 1979
3:13:14 Ruben Sanchez Donostia 2015
3:13:17 Eneko Gabilondo Donostia 2015
3:13:53 Iker Unamuno Donostia 2012
3:14:00 Igor Basauri Donostia 2010
3:14:00 Aritz Basauri Donostia 2010
3:15:13 Iker Sanchez Donostia 2013
3:15:14 Joxe Inaxio Balentziaga Larrañaga Donostia 1996
3:15:38 Arkaitz Mendizabal Gorrotxategi Donostia 2009
3:15:43 Jesus Egino Donostia 2007
3:16:06 Aritz Beistegui Donostia 2013
3:17:08 Gorka Igartua Larrañaga Donostia 1993
3:17:47 Antton Azkargorta Donostia 2013
3:18:07 Basilio Gisasola Irazola Donostia 1983
3:20:17 Ignacio M. Arriola Irizar Paris 1987
3:20:31 Igor Aguirrezabal Donostia 2011
3:21:13 Iñigo Alberdi Donostia 1994
3:22:44 Emilio Bernal Donostia 2015
3:23:37 Ion Larrañaga Garzón Donostia 2025
3;27:43 Ion Unamuno Lekuona Donostia 2008
3:25:08 Gorka Eraña Atorrasagasti Donostia 2019
3:26:E Laura Iturbe Valverde Gasteiz 2018
3:26:24 Gorka Larrañaga Donostia 2009
3:26:55 Imanol Garcia Donostia 1993
3:27:32 Jose Mari Anduaga Donostia 2009
3:28:05 Luis M. Alberdi Donostia 1993
3:28:18 Joxe Balentziaga Donostia 1998
3:28:43 Iker Beistegi Ugarte Donostia 1996
3:29:45 Manuel Gorospe New York 1994
3:29:47 Eduardo Jauregi Donostia 1993
3:30:02 Mikel Larrañaga Bilbo 2022
3:30:02 Agurtzane Lete Bilbo 2022
3:30:19 Aitor Pagaldai Donostia 2012
3:30:35 Manu Larrea Arana Donostia 2006
3:30:53 Aritz Juarros Laskurain Donostia 2006
3:30:E Txema Jauregi Donostia 1979
3:31:08 Jesus Mari Labaka Bilbo 2006
3:31:52 Asier Gartzia Donostia 2012
3:31:53 Felix Terrazas Donostia 2009
3:32:08 Pedro Luis Ormazabal Donostia 1980
3:32:17 Ramon Aguirrezabal Donostia 2010
3:32:44 Miren Arantxa De La Fuente Donostia 2015
3:35:04 Joxean Larrion Lopez de Dicastillo Donostia 2005
3:35:06 Luis Mº Beistegi Garitano Donostia  
3:36:06 Juan Luis Arriola Donostia 2010
3:36:10 Itziar Aldekoa Donostia 2011
3:36:24 Beñat Iñarra Donostia 2013
3:36:57 Txus Iglesias Donostia 2011
3:37:E Felix Maiztegi Donostia 1978
3:37:E Fernando Otaño Donostia 1978
3:37:31 Jose Ramon Bardeci Donostia 2011
3:37:35 Sabino Azcarate Leturia Donostia 2010
3:37:53 Juan Luis Aiastui Donostia 1993
3:38:12 Celestino Santos Donostia 1993
3:38:31 Maria Sanchez Donostia 2018
3:38:45 Ion Ander Garitano Donostia 2011
3:40:03 Carmelo Santorcuato Donostia 2010
3:40:42 Satur Lopez Donostia 2012
3:40:57 Ibon Bilbao Donostia 2012
3:40:57 Antonio Verguizas Donostia 2012
3:41:E Ion Zangitu Juaristi Donostia 2019
3:41:38 Asier Calleja Donostia 2016
3:41:45 Jose Luis Elkoro Unamuno Donostia 1983
3:42:E Fernando Etxeberria Mariezkurrena  Donostia 1983
3:42:46 Jose Luis Barrutia Bengoa Donostia 2006
3:43:28 Patricio Osinaga Donostia 2011
3:45:E Maria Rosa Agirre Linzoain Sevilla 2010
3:45:E Javier Ugarte Irazabal Donostia 1979
3:45:E Luis M Mujika (Balento) Donostia 1979
3:46:59 Roberto Aranzabal Albizu Donostia 1984
3:47:E Manolo Varela Fernandez Donostia 1984
3:47:E Luis Herzog Donostia 1984
3:47:45 Luis Mª Belastegi Arribas Donostia 1981
3:47:46 Pello Garitano Donostia 1981
3:48:46 Jose Ignacio Albisua Iraolagoitia Donostia 1996
3:51:04 Javier Samaniego Compañon Donostia 1981
3:51:10 Mikel Etxaniz Donostia 1993
3:51:20 Imanol Bolinaga Bengoa Donostia 1981
3:51:29 Santos Zubia Larrañaga Donostia 1981
3:52:38 Manu Curado Rodriguez Donostia 2008
3:52:38 Aitor Curado Rodriguez Donostia 2008
3:53:41 Aitor Oregi Donostia 2009
3:54:27 Ander Errasti Donostia 2010
3:54:41 Markos Perez Altuna Donostia 1996
3:55:35 Antonio Verguizas Nieto Donostia 2015
3:56:E Juantxo Aranes Donostia 2013
3:57:47 Francisco Alonso Porras Donostia 1983
3:58:40 Julen Narbaiza New York 2000
3:59:06 Manolo Reig Donostia 1993
3:59:04 Jose Mari Lizarzaburu Echeverria Donostia 1981
4:00:06 Carlos Telleria Donostia 1985
4:01:27 Miguel Angel Larrañaga New York 2000
4:02:36 Jose Ramón Azkarate-Askasua Txiki Donostia 1981
4:04:17 Xabier Eguren Donostia 2012
4:23:09 Roman Laskurain Aiastui Donostia 1996
4:24:43 Ines Iturricastillo Donostia 2011
4:35:E Joaquin Arrese Garcia Donostia 1979
4:37:34 Imanol Elkoroberezibar Donostia 1981
4:48:22 Jose Luis Loidi Donostia 1979

Oharra: 'E' jartzen duen denboratan esan nahi da denbora estimatua dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak