Elgoibarko Txillarre baserria izan zen ETAren jardun armatuari amaiera eman zion prozesuaren ardatz bat. Hain zuzen ere, abiapuntua. Testuinguru horretan, Peio Rubioren bizipenetatik abiatzen den memoria historikoa, elkarrizketak eta giza harremanak ditu ardatz filmak. Izan ere, haren ekarpenari esker, garai konplexu batean posible izan zen PSE eta ezker abertzalea mahai berean esertzea, gerora bake-prozesuan urrats garrantzitsu bihurtu zen une batean.
Rubioren ikuspegitik bizi izandako esperientzien bitartez azaltzen dira une historiko horretako hainbat pasarte: besteak beste, elkarrizketa bakoitzak izan zituen gorabeherak, une horretako giroa eta protagonistaren egunero egin behar izan zuen lana.
Sarrerak doan
Sarrera doakoa da, eta eskuratu ahalko dira www.seminarixoa.eus atarian, edo bihar, eguaztena, 18:00etatik 20:00etara, Seminarixo aretoko lehiatilan. Emanaldiaren egunean dokumentala hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dituzte aretoko ateak.