Iker Gonzalez eta Jon Altuna 'Oxan' nagusi Euskal Herriko mus txapelketako Bergarako kanporaketan

Koldo Zubia Salas 2026ko urtarrilaren 12a

Iker eta 'Oxan' bikotea, lehen saria jasotzen. Argazkia: Euskal Herriko Mus txapelketako bergarako antolatzaileak.

Urtarrilaren 9an jokatu ziren Euskal Herriko mus txapelketako Bergarako kanporaketak, Artatseko elkartean. 27 bikotek hartu zuten parte, eta, horietatik, lau onenak sailkatu ziren martxoaren 7an Antzuolako frontoian jokatuko diren Herrialdeko kanporaketetarako. 

Bergarako lehiaketan, Iker eta Oxan bikotea nagusitu zen, eta batutakoaren %50a jaso zuten. Ane eta Ion Loidi gelditu ziren bigarren postuan; batutakoaren %30 eraman zuten etxera. Hirugarren tokian Ramos eta Ana gelditu ziren, eta txuletak jaso zituzten opari. Laugarren postua, aldiz, Unai eta Asier bikotearentzat izan zen, eta untxia eraman zuten etxera.

Lau bikote horiek izango dira horrenbestez  Antzuolako frontoian jokatuko den Herrialdeko kanporaketan –Martxoaren 7an, 15:00etatik aurrera jokatuko da lehiaketa–. Final nagusia berriz, Amasa-Villabonan jokatuko da, martxoaren 28an.

Amaitzeko, Bergarako antolatzaileek "eskerrak"  eman dizkiete egubakoitzeko kanporaketan laguntzaile bezala izan zirenei; Bergarako Udala, Gorka Harategia, Miner Ardoak, Arrano taberna, Imaz Harategia eta Artatse Elkarteari, hain zuzen.

Bergarako kanporaketan parte hartu zuten bi bikote, Artatseko elkartean. Argazkia: Euskal Herriko Mus txapelketako bergarako antolatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak