Angiozarko Eskola Txikia aukeratu dute pedagogia berriztailetan diharduten eskoletako ikerketa baterako

Koldo Zubia Salas 2026ko urtarrilaren 9a

Angiozarko Eskola Txikia.

Espainia estatu mailako ikerketa baterako aukeratu dute Angiozarko Eskola Txikia. Mondragon Unibertsitateak beste hainbat unibertsitaterekin batera abiatutako ikerketaren helburua pedagogia berriztailetan diharduten eskoletako umeek, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara emandako jauzia ikertzea da. Ikerketaren harira, guraso eta irakasleei zuzendutako saio bat egingo dute urtarrilaren 15ean, Bergarako Irizar Jauregian.

Hiru ikasturteko ikerketarako, EAEko hiru ikastetxe aukeratu dituzte, eta horien artean dago, hain zuzen, Angiozarko Eskola Txikia. Mondragon Unibertsitateak estatuko beste hainbat unibertsitaterekin batera egingo duen ikerketa honetako ikerlariak Nagore Iñurrategi eta Irati Sagardia dira; haiek izango dute ikasle zehatz batzuen LHtik DBHrako jauzia neurtzeko ardura. 

Mondragon Unibertsitateko doktoreak dira Iñurrategi eta Sagardia eta hezkuntza berritzailearen eremuan dihardute ikertzen, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Hitzaldia ostegunean

Ikerketarekin lotuta, guraso eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldia antolatu du Arbiaska Guraso Elkarteak. Iñurrategi eta Sagardia ikertzaileek jardungo dute bertan eskola berritzailearen inguruan hizketan, Bergarako Irizar jauregiko 3. solariuko aretoan, ostegunean –urtarrilak 15–, 18:00etatik 19:30era. Hitzaldian, adin-artekotasuna, ratio txikiak, asanblada, proiektuka oinarritutako irakaskuntza, baso-eskola eta komunitatearen inguruko gaiak jorratuko dira.

Bestetik, urtarrilaren 17an, larunbata, Angiozarko eskola bisitatzeko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak