'Distopia baten kronika' liburua aurkeztuko dute gaur, egubakoitza, kartzela zaharrean

Ibai Irasuegi Garai 2026ko urtarrilaren 9a

Angel Bidaurrazaga. Irudia: Artefaktua.

Angel Bidaurrazaga idazleak Distopia baten kronika liburua aurkeztuko du gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Komiki Films argitaletxeak argitaratu du liburua, eta Ihintza Tellabidek egingo du hitzaurrea Bergarako kartzela zaharrean. 2020an sortu zen Independentea.eus hedabidea, eta, sorrerarekin batera hasi zen Bidaurrazaga hedabidean artikuluak idazten. Artikulu horien bilduma bat egin, eta bertatik sortu du Distopia baten kronika.

Hain zuzen ere, idazlearen hitzetan, "2020. urtetik aurrera, pandemia dela-eta ezin sinistuzko bizipen eta gertakizunetan murgilduta, distopia batean bizitzen egotea" iruditu baitzaio: "Hedabidea urte gorri hartan sortu genuen, COVID distopian pairatzen hasi ginen zentsura eta operazio psikologikoaren aurrean antolatzeko beharrez, eta gaur arte".

Mediku eta ikerlari

Urte askoan EHUn eta UEUn irakasle eta ikerketa lanetan aritu zen Bidaurrazaga. 2021ean erretiroa hartu zuen, eta COVIDa iruzurra zela salatzeagatik hedabideetan "zentsuratua eta baztertua" izan zela dio. Hala, haren iritzia emateko leku bat izan da Independentea. eus, eta, hainbat artikulu idatzi ditu hedabidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak