Tratamendua honako gune hauetan egingo da:
-Ibargarai hiribideko 32, 34, 36 eta 38 atarietako arkupeetan.
-Ibargarai hiribideko 40, 42, 44 eta 46 atarietako arkupeetan.
-Ibargarai hiribideko 48, 50, 52 eta 54 atarietako arkupeetan.
-Ibargarai hiribidea 21 parean, Arrizuriagako kaleko aldeko espaloian, L forman.
-Ibargarai hiribidea 15 parean, Ramon Maria Lili kaleko aldeko espaloian, L forman.
Guztira, 970 metro koadroko azalera tratatuko da.
Ez labaintzeko tratamenduaren barruan, honako lan hauek egingo dira:
1. Gainazala koipegabetzaileekin garbitzea.
2. Ura kentzea.
3. Disoluzio ez-labaingarria aplikatzea, tratatu beharreko materialaren poroa irekitzeko eta gainazala irristakortasunarekiko erabat segurua uzteko.
4. Soberakina xurgapen bidez jasotzea.
5. Azken garbiketa.
Udalak herritarren ulermena eskertu nahi du, lanek irauten duten bitartean sor daitezkeen eragozpen txikien aurrean, eta gogorarazi nahi du jarduketa honen helburua oinezkoen segurtasuna eta erosotasuna bermatzea dela.