Bergarako San Joxepe erretiratu elkarteko taberna urtarrilaren 12an irekitzea espero dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko urtarrilaren 8a

San Joxepe erretiratuen egoitzaren ataria.

San Joxepe erretiratuen egoitzako taberna kudeatzen zutenek zerbitzua eten ostean, azken egunotan ez da taberna eta jatetxe zerbitzurik izan Boni Laskurain kalean kokatuta dagoen egoitzan. San Joxepeko zuzendaritza buru-belarri aritu da erreleboaren bila, eta espero dute egoera bere onera itzuliko dela astelehenean, urtarrilak 12. 

"Urtarrileko egun hauetan egoitza guk ireki dugu, askotariko jarduerak izaten ditugulako, baina ez da taberna eta jatetxe zerbitzurik izan. Erreleboa hartu duen pertsona bat badago, baina Ogasuneko paper bat falta zaigu kontratua sinatu ahal izateko. Espero dugu astea amaitu aurretik helduko dela, eta astelehenean normaltasunera itzuliko garela", adierazi du San Joxepeko presidente Ignacio Ugartek.

Ardura eta ordutegi berbera

Orain arte bezala, arduradun berriak honako betebehar hauek izango ditu: tabernaren eta jatetxearen kudeaketa, lokalaren irekiera eta itxiera, sarrera eta irteeren kontrola eta gerta litezkeen intzidentzien lehen artatzea. Ordutegia ere orain artekoa izango da: astelehenetik zapatura 09:30etik 21:00etara eta domeketan zein jaiegunetan 11:00etatik 21:00etara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak