Ongizate integralean oinarritutako ekintzak egingo dituzte Bergaran

Julen Murua Mesonero 2026ko urtarrilaren 8a

'Ongizatearen plaza' ekimenaren aurkezpena, Zarautzen. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Ongizate Plaza ekimenaren bigarren aldia izango da Bergarakoa eta urtarrilaren 15ean eta 16an egingo dituzte ekintzak Seminarixoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bergarako Udalak elkarlanean Bergara plaza – Ongizatearen plaza egitasmoa antolatu dute urtarrilaren 15erako eta 16rako, Seminarixoan. Aldundiak iaz abiarazi zuen egitasmoa da Ongizatearen plaza, eta haren helburua da "plazak ongizate indibidual eta kolektiboari buruzko hausnarketa- eta topaketa-gune bihurtzea". Zarautzen izan zuen lehen geltokia ekimenak, eta, Aldundiak jakinarazi duenez, "arrakasta handia" izan zuen.

Ongizate integrala bultzatzeko

Herritar guztiei zuzendutako egitasmoa da, eta, proiektuaren helburu nagusia "Gipuzkoako herritarren ongizate integrala bultzatzea" den arren, "gaur egungo errealitate eta arazo sozial berrien inguruko hausnarketa sustatzea" ere badute helburu ekimenaren bitartez. Horretarako, "zahartze eta elikadura osasuntsua, osasun mentala, bakardadea" eta herritarren egunerokoan eragiten duten bestelako gaiak jorratzen dituzten hitzaldiak, elkarrizketa-gune irekiak, podcastak eta tailer parte hartzaileak antolatu dituzte Bergarako Seminarixoan.

Honako hau da urtarrilaren 15erako zein 16rako antolatutako egitaraua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak