Benjamin, alebin eta infantil kategorietako 40 neska pilotariek parte hartu dute lehiaketan. Benjamin kategoriako 12 pilotari, alebin kategoriako 18 (11 parte-hartzean eta 7 errendimenduan) eta infantil kategoriako 12.
Urtarrilaren 2an, hasi zuten txapelketa parte-hartze mailako alebinek, June Artola Pescadorrek bigarren postua lortu zuen, Alaia Roteta Etxaide zarauztarrak irabazi zuen txapela. Urtarrilaren 4an errendimenduko infantilen txanda izan zen eta Lur Egizabal Jimenezek zilarrarekin itzuli zen, Ainere Azpiazu Morenorekin galdu ondoren.