Elosua auzoan ere geldialdia egin dute Errege Magoek

Mirari Altube Arrese 2026ko urtarrilaren 6a

Bergarako Elosua auzoan erregeen zain zeuden neska-mutikoak atzo iluntzean, eta ez zieten hutsik egin horiek. Laguntzaileen zuziek bidea argiztatuta iritsi ziren eta umeen eskuetatik gutunak jaso zituzten. Haien eskaerak entzuteko eta argazkiak ateratzeko tartea ere hartu zuten ekialdetik iritsitako pertsonaiek. (Argazkiak: Ibon Errazu Uria)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak