25 lagun lehian, kartzela zaharreko Xake Txapelketan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko urtarrilaren 4a

Azken urteetan bezala, urtea hastearekin batera antolatu dute Xake Txapelketa kartzela zaharrean. Bost minutuko partida azkarretan oinarritu da txapelketa, suitzar erakoak, eta 17:00ak pasatxo hasita, jokatu dute, zortzi txandatan, 25 partaideak elkarren aurka jokatzen. Bergarako parte-hartzaileez gain, Arrasatetik, Azpeititik, Donostiatik eta Durangotik ere etorri dira.

Behin zortzi txandak eginda, Jon Altuna bergararrak irabazi du txapelketa. Bigarren postuan salkatu da Jose Alfaro, eta hirugarrena izan da Stalin Tinoco-Olmedo. Lehen sailkatu den partaide ez-federatuak ere saria izan du, eta Azpeitiko Luis Andoni Lazkanorendako izan da. Antolatzaileek arratsaldean zehar izan duten giro ona nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak