Haritz Etxabek Gipuzkoako txapela jantzita hasi du urtea

Xabier Urtzelai 2026ko urtarrilaren 3a

Haritz Etxabe bergararra, eskuman goian, gainontzeko finalistekin.

Haritz Etxabe gazte mailako pilotari bergararra Gipuzkoako eskuz banakako txapeldun izan da, atzo, egubakoitza, jokatutako finalean Tolosako Aitor Etxeberriari 22-15 irabazi ondoren.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako buruz buruzko finalekin hasi dute urtea Donostian eta Beasainen, bertan jokatu dituzte eta torneo horretako norgehiagoka erabakigarriak. Bada, final horietan debagoiendar bat izan da, Bergarako gazte mailako Haritz Etxabe Agirrezabal. Mahoneroak Atano II.a pilotalekuan lortu du txapela irabaztea, Tolosako Aitor Etxeberriari 22-15 irabazi eta gero.

Gaur, zapatua, arratsaldean Beasainen jokatuko dituzte gainontzeko finalak, baina hor ez dago ordezkari debagoiendarrik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak