Herrizaingo sailetik baieztatu dute atxiloketa. "Establezimenduko arduradunak uko egin dio bezero bati kontsumizio bat zerbitzatzeari, eta bere lokalera sartzeko debekua zuela ohartarazi dio, aurretik hainbat gertakari izan baitzituen", azaldu dute. "Une batean, bezeroak labana bat atera du eta ostalariaren aurka egin du. Ostalariak erasotzailearekin borroka egin du, eta ebaki bat egin dio esku batean. Tabernatik presaka irtetean, beste bezero bat eta gertakariaren lekuko bat zauritu ditu armaz sorbaldan, eta ebaki txiki bat eragin dio".
Ertzainek inguruko beste ostalaritza-lokal batean atxilotu dute erasotzailea handik gutxira. Herrizaingo sailetik azaldu dute erabilitako labana aurkitu dutela arropen artean ezkutatuta.
Atxilotua 55 urteko gizonezkoa da, eta ertzain-etxera eraman dute dagozkion izapideak egiteko. Epailearen esku jarriko dute datozen orduetan.