Aimar Larrea, Ainara Uribarri eta Ortiz de Anda-Bermejo azkarrenak, Bergarako San Silbestre trailen

Mireia Bikuña 2025eko abenduaren 31

Antzuolako korrikalariarekin batera igo dira podiumera bere Gontzal Murgoitio elorrioarra eta Julen Badiola bergararra. Uribarriri lagun egin diote Mariane Rebouças bergararrak eta Irati Lizeaga Tolosarrak. Azkenik, Abasolo-Feijoo eta Atxa-Barrena izan dira bigarren eta hirugarren bikoteka, hurrenez hurren. Guztira, 500 korrikalarik hartu dute parte.

Ibilbidearen lehen zatia herriko kaleetan egin dute, eta San Antoniora helduta, segituan hartu dute goranzko bidea, San Migelera heltzeko. Handik behera Artzamendira igo behar  izan dute, eta handik Soledad aldera hartu. Azken metroak aldapa behera egin dituzte, berriro ere Irala kalera heltzeko.

Hasieratik hautagai nagusi zirenak agindu dute lasterketan: Aimar Larrea, Gontzal Murgoitio eta Julen Badiola. Hurrenkera horretan heldu dira San Migel tontorrera, eta baita Iralako helmugara ere.

Emakumezkoen lasterketan, Oihana Azkorbebeitiaren faltan, ez du kontrario zuzenik izan Ainara Uribarri oñatiarrak. Onena izan da San Migelen, Artzamendin eta helmugan.

Sailkapenak

Jarraian dituzuen sailkapenak, mailaka

Gizonezkoak

  1. Aimar Larrea Aranguren: 0.31.56
  2. Gontzal Murgoitio Esparza: 0.32.19
  3. Julen Badiola Unzurrunzaga: 0.33.39
  4. Endika Donnay Otegi: 0.34.38
  5. Mikel Arregi Iturbe: 0.34.39
  6. Xabier Urrutia Arruti: 0.35.11
  7. Iñigo Uribarren Garai: 0.36.14
  8. Gaizka Iruretagoiena Zubizarreta: 0.36.25
  9. Ander Uriarte Iturbe: 0.36.55
  10. Unax Agirre Osa: 0.36.55

Emakumezkoak

  1. Ainara Uribarri Martinez: 0.38.51
  2. Marianne Rebouças Batista: 0.45.36
  3. Irati Lizeaga Agote: 0.47.43
  4. Leire Ezpeleta Iturbe: 0.47.50
  5. June Lizeaga Agote: 0.48.38
  6. Lia Linazisoro Moreno: 0.48.47
  7. Alazne Lozano Etxaniz: 0.49.17
  8. Amaiur Mayo Azkarate: 0.51.41
  9. Maialen Mujika Intxausti: 0.51.46
  10. Marijo Zafra Liberal: 0.52.03

Bikoteak

  1. Irati Ortiz de Anda Martin / Joseba Bermejo Aurrekoetxea: 0.41.45
  2. Jon Feijoó Garetxana / Garazi Abasolo Mujika: 0.43.49
  3. Alaitz Atxa Galdos / Manez Barrena Arregi: 0.45.06
  4. Oier Osa Ansa / Maddi Altzelai Kortabarria: 0.46.41
  5. Oihan Ibarra  Zubizarreta / Ione Elkoro Garcia: 0.46.51
  6. Mikel Jauregi Anduaga / Jone Jauregi Anduaga: 0.48.19
  7. Ania Beltran de Otalora / Oier Urrutia Legarda: 0.49.25
  8. Joseba Urzelai Diez / Leire Sarriugarte Isusi: 0.49.30
  9. Oihana Aragones Rebollo / Isidor Caballero Bravo: 0.50.13

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak