Reyes Azkoitia Sariaren seigarrena ere, arrakastatsu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko abenduaren 30a

Reyes Azkoitia Sariaren seigarren edizioko finalak jokatu dira gaur, abenduak 30, Bergarako udal pilotalekuan. Benjamin, alebin, infantil, kadete eta nagusien mailan jokatu dira finalak, eta baita emakumeetan, Olatz Ruiz de Larramendik eta Amaia San Torcuatok. Guztira, etxeko 90 bat pilotarik hartu dute parte aurten. 

Bergara Kirol Elkarteko Pilota Saileko presidente Julen Aranbururen arabera, maila onean joan da Reyes Azkoitia Sariaren 6. edizioa: "Reyes Azkoitia zuzendaritzan zegoenean Gabonetako Txapelketa izena zuen. Baina gu sartu ginenean erabaki genuen, omenaldi moduan, Reyes Azkoitia Saria izendatzea; gaur egun ez dago zuzendaritzan baina beti dago oso gertu, beti laguntzeko prest. Bestalde, oso ondo funtzionatzen duen txapelketa da, frontoian giro ederra sortzen duena. 90 bat pilotari izan ditugu, elkarteko gehienek hartu dute parte. Oso pozik gaude". 

Reyes Azkoitiak berak ere gertutik jarraitu du aurten ere txapelketa: "Zuzendaritza berriak erabaki zuenean nire izena jartzea txapelketari kontraesana eragin zidan. Karteletan Reyes Azkoitia Saria ikusten dudanean lotsatu egiten naiz oraindik ere baina aldi berean harro nago. Zuzendaritza berriak nire izena jarri nahi izan badu zein naiz ni ezetz esateko? Aurtengo txapelketa ere oso itxuroso joan da, badago harrobia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak