Bi txandatan banatu zuten atzoko txapelketa. Lehen txanda batean, 16:45etik 17:45era, LHko 3. eta 4. mailako lau talde izan aritu ziren, 25 bat neska-mutiko. Bigarren txandan, 17:45etik 20:00etara, LHko 5. eta 6. mailako sei taldek eman zuten izena, 38 neska-mutiko.
Udal pilotalekuan, presentzia irabazteko
Eskubaloia Labegaraietatik ateratzeko ere baliatzen dute antolatzaileek Gabonetako zita, txapelketako arduradun Unai Orgazen arabera: "Partiduen emaitza gutxienekoa da guretzat; neska-mutikoak eskubaloira hurbiltzea eta eskubaloia herritarrei gerturatzea da helburua. Horregatik egiten dugu udal pilotalekuan; kalean egotera, errazagoa egiten da parte hartzea igotzea eta zaratarekin jendea erakartzea. Horren adibide da aurten ere azken orduan alta batzuk izan ditugula, frontoitik pasatu eta eskubaloian jokatu nahi izatea".