Bergarako tailagileen lanak ikusgai Aroztegin, urtarrilaren 2tik 11ra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko abenduaren 29a

Bergarako tailagile batzuk, iaz, Aroztegiko erakusketa ireki berritan.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Bergarako tailagileek erakusketa jarrita abiatuko dute urte berria. 2025ean zehar egindako askotariko lanak erakutsiko dituzte Aroztegi aretoan, 2026ko urtarrilaren 2tik 11ra. Erakusketaren irekiera ekitaldia urtarrilaren 2an egingo dute, 19:00etan. 

Bergarako taila eskolako Iñaki Osak aurreratu duenez, erakusketa muntatzeko lanekin hasiko dira gaur, abenduak 29, eta espero dute urtea bukatu aurretik dena gertu uztea. 45 lan aurkeztuko dituzte; horietatik 20 paretetan zintzilikatzekoak eta 25 mahai baten gainean jartzekoak. Iaz bastoiek hartu bazuten protagonismoa, aurten antzinako lanak izenburupean aurkeztuko dituzte bederatzi lanetan egin nahi izan dute azpimarra: "Ea ikusleari gustatzen zaizkien, denok zaude gonbidatuta". 

Taila eskolan gaur egun 26 bazkide dira eta hiru ikasle oraindik bazkide ez direnak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak