Infantiletan 46-50 nagusitu dira nafarrak hasiera hobea baliatuz. Atsedenaldira 17-29 joan dira, eta, oro har, hamar puntuko errenta ondo kudeatzen jakin dute nafarrek. Azken txanpan ordea, Euskadik estutu egin du, eta nahi baino gehiago sufrituta irabazi du Nafarroak. Kadeteetan berriz, Euskadi izan da nagusi, hasi eta bukatu. 79-33 irabazi du etxeko selekzioak. Talde horretan aritu da jokatzen Maddi Lizarralde arrasatearra.