Eguraldia lagun, giro bikaina izan dute gaur Bergaran Alebin mailako Gabonetako Txapelketan. 2014an jaiotako bigarren urteko mutikoek hartu dute parte, guztira hamar talde aritu dira jolasten, futbol zortzi formatuan.
Bailarako taldeez gain, kanpotik etorritako taldeek ere hartu dute parte aurtengo torneoan. Mondra, Aloña, UDA eta Bergararekin batera, Beasain, Debako Amaikak Bat eta Soraluze ere aritu dira jolasean. Partidak Agorrosin eta Ipintzan, bi zelaietan jokatuko dituzte, eta eremuak erditik banatuta, lau neurketa izan dira aldi berean.
Txapelketa A eta B multzoetan banatuta hasi da goizeko 10etan eta hamabiak aldera iritsi da txapelketako unerik erabakigarriena: finalerdiak, hirugarren eta laugarren postua borrokatzeko partida eta final handia.
Podiuma, kanpoko bi talde eta debagoieneko batek osatu dute. Amaikak Bat Debako taldeak eskuratu du txapelketako garaipena, bigarren postuan Soraluze sailkatu da eta hirugarren aldiz, UDA. Jardunaldia giro onean amaitu da, gaztetxoen artean kiroltasuna eta futbolaz gozatzeko aukera nagusi izan direlarik.