Goiza hockeyarekin hasi dute, eta 11:30 aldera bi taldetan banatu dute espazioa: batzuek hockeyan jarraitu dute eta besteek irristaketa saioa egin dute. Hockeyan Bergara, Aretxabaleta eta Arrasateko gazteak elkartu dira, neska zein mutilak, 3x3 formatuan jokatutako txapelketa jolasteko.
Irristaketari dagokionez, ia 40 haur batu dira, 2017 eta 2019 urtean jaiotakoak. Jolas eta dinamika ugari egin dituzte: lehenik, beroketa modura zirkuitu txiki bat osatu dute, eta ondoren, taldeka banatuta, lasterketa eta joko desberdinetan aritu dira.
Hainbat guraso eta senide gerturatu dira jarduera ikustera. Kanpoan hotza nagusi izan arren, barruan giro beroa eta alaia izan dira protagonista, beste behin ere Gabonetako topaketa berezi honetan.