Bergarako kaleak jendez bete dira Gabon egunari hasiera emateko

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko abenduaren 24a

Irala kalearen eta San Martin plazaren inguruetan animazio handia izan da, batez ere eguerdi partean. Koloreetako puzgarriekin ospatu dute Gabonen etorrera bergararrek.

Olentzero eta Mari Domingi Angiozarren izan dira goizean eta eguerdian heldu dira San Martin plazara. Orduan bota dituzte koloreetako puzgarriak eta konfetiak plazan.

Ikazkinak eta haren lagunak 18:00etan jasoko dituzte umeen gutunak udaletxeko arkupean. Goizean Angiozarren izan dira eta 19:00etarako Osintxura joatekoak dira. Galtzak bete lan dabiltza, beraz.

Giro aparta herrian

Animazio handia zegoen eguerdian Bergaran. Erdiguneko kaleetan jende asko bildu da eta herriko hainbat eskoletako ikasleek ipini dituzte pintxoak eta gozoak saltzeko postuak Irala kalean. Festa giroa zen nagusi, datorrenaren seinale.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak