Penaltietan irabazi du Realak Alfredo Najera Memoriala

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko abenduaren 24a

Atzo arratsaldean jokatu zuten Bergarako Agorrosin futbol zelaian Alfredo Najera Memoriala Bergarak, Realak eta Beasainek. Lehen partidan Bergarak 1-0 irabazi zion Beasaini, eta bigarrengoan, Realak 0-2 hartu zuen mendean Beasain. Txapelketako azken partidara iritsi ziren Bergara eta Reala, baina hutsean berdindu ostean, Realak eraman zuen Donostiara irabazlearen garaikurra, penaltietan irabazita. Memorialeko jokalaririk onena Realeko Emerson izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak