Minik hartu barik eta giro onean gozatu dute Eskubaloi Eguna Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko abenduaren 21a

Honez gero klasiko bihurtu den Eskubaloi Eguna ospatu zuten atzo Labegaraieta kiroldegian; kategoria ezberdinetako eskubaloiko jokalariak, gurasoak zein eskubaloian ibilitakoak elkarren aurka jokatzen. Inork ez zuen minik hartu.

Bergarako eskubaloi sailak antolatuta, urte askotan Gabonetan egin ohi duten Eskubaloi Eguna egin zuten zapatuan Labearaieta kiroldegiko kantxan. Infantil, kadete, jubenil zein senior kategoriatan jokatzen ari diren egungo jokalariak, gurasoak, lagunak edo jokalari ohiak izan zituzten aurkari. Goizetik iluntzera arteko eguna izan zen, partidu batek besteari erreleboa emanda. Kiroldegi kanpoan egindako luntx batekin bukatu zuten ospakizuna. Antolatzaileek jakinarazi dute giro onean pasa zutela eguna eta inork ez zuela minik hartu; "ondo eta pozik".

Abenduaren 29an, gaztetxoen arteko eskubaloi partiduak jokatuko dira udal pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak