45. Gabonetako kontzertua izan da aurtengoa Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko abenduaren 21a

Aurrekoetan moduan, Bergarako bandak, orkestra sinfonikoak, orfeoiak eta orfeoi gazteak eta Aritzeta abesbatzak hartu dute parte. 

Talde ezberdinak batu dira aurten ere Bergarako Gabonetako kontzertua egiteko: banda, Aritzeta abesbatza, orkestra sinfonikoa eta orfeoia eta orfeoi gaztea. Bizpahiru pieza jo edo abestu ditu talde bakoitzak eta denek batera jo dituzte azkenak. Kontzertua zapatu iluntzean izan zen udal pilotalekuan, Oihan Vegak aurkeztuta. 45. Gabonetako kontzertua izan da aurtengoa.

Aritzeta abesbatzako zuzendari Imanol Urzelaik bere azkena izango zela iragarri zuen eta opariak jaso zituen. Txalo zaparradarekin eskertu zioten orain arteko lana entzuleek.

Hemen jo dituzten piezak:

Bergarako musika bandak (Zuzendaria: Enrike Txurruka)

  • 'Hymn to the sun-with the beat of mother earth'. Stoshi Yagisawa
  • 'Mari Domingi bidaian'. Herrikoia

Aritzeta abesbatzak (Zuzendaria: Imanol Urzelai)

  • 'Neskatx ederra'. Xabier Sarasola
  • 'Down to the river to pray'. Mold: Mary McDonal. Pianoan: Anabel Henao
  • 'Merry Christmas'. Ed Sheeran & Elton John. Mold: Imanol Urzelai. Pianoa: Gaizka Urzelai. Baxua: Danel Urzelai. Kanpaiak: Patrizia Gonzalez

Bergarako orkestra sinfonikoa (Zuzendaria: Enrike Txurruka)

  • 'Montesko eta kapuletoak / zaldunen dantza'. Sergei Prokofiev
  • 'Fairytale of New York'. The Pogues. Mold: Enrike Txurruka

Bergarako orfeoia eta orfeoi gaztea (Zuzendariak: Nerea Parra eta Aitor Biain Bidarte)

  • 'Paris'. Izaro. Mold: F. Velázquez
  • 'Un último baile baja el aguacero'. Idoia. Mold: F. Velázquez
  • 'Swinging with the saints'. Mold: M. Hayes. Perkusioa: Iñaki Letamendia. Baxua eta kontrabaxua: Nagore Sanz. Kitarra: Maria Borislavova. Piano-jolea: Eli Mendiaraz

Denak batera (Zuzendaria: Enrike Txurruka)

  • 'Skyrim suite - The elder scrolls V.'. Jeremy Soule. Mold: Enrike Txurruka

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak