Gaztendank proiektuari laguntzeko zozketa solidarioa abenduaren 24an

Hasier Larrea 2025eko abenduaren 20a

Proiektu horren finantzaketarako helburuarekin egingo du zozketa Ndank Ndank elkarteak. Ekitaldia goizeko 11:00etatik aurrera izango da Irizar kalean, Bedelkar elkarteak berriki inauguratutako muralaren ondoan.

Gaztendankek gazteen parte-hartzea, sormena eta konpromiso soziala sustatzen ditu kultura eta aisialdi-jardueren bidez. Proiektuaren jarraipena bermatzeko, 2.000 boleto jarriko ditu salgai Ndank Ndank elkarteak, eta guztiek izango dute saria, opari ugari eta askotarikoak banatuko baitituzte.

Izan ere, Bergarako hainbat dendek, jatetxek, tabernek eta fisioterapia zentrok egin dituzte ekarpenak, eta Euskal Herri mailan ere hainbat proposamen jaso dituzte. Besteak beste, Bilboko Museo de las Ilusiones eta Jappy Gallery-renak, Donostiako La Perla eta Aquarium-enak, eta Debako Iparsurf enpresarenak.

Antolatzaileek adierazi dutenez, zozketarekin bildutako diru guztia Gaztendank proiektuaren finantzaketara bideratuko da, gazteei zuzendutako ekintza eta jarduerak garatzen jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak