Beste behin, Napar Feria betiko osagaiekin

Mireia Bikuña 2025eko abenduaren 20a

Hogeita zazpigarrenez egin dute Napar Feria Bergarako San Antonio auzoan. Askotariko produktuak erosteko postuak, Bergarako Erraldoiak eta Kilikiak, musika emanaldia eta txosna egon dira, besteak beste. Era berean, hainbat elkarte gastronomikotako kideek patatak saiheskiarekin prestatu dute.

Gabonen aurreko zapatuko hitzordua da Napar Feria; eta herritarrek badute egun hori kontuan. Izan ere, jendetza joaten da urtero Bergarako San Antonio auzora, erosketak egin eta mokadutxoa jatera. Hestekiak, gaztak, eztia, txokolateak, pastelak, pateak... Horiek guztiak erosteko aukera izan dute herritarrek. Askorendako, Gabon gauko afarirako erosketak egiteko lekua izaten da.Postuetan erosketa egitearren, txartela bat jaso dute.

Horrekin, aukera izan dute hainbat elkartetako kideek prestatu dutena probatzeko: aurten, patatak saiheskiarekin. Musika emanaldia ere egon da, eta txikienek, Bergarako Erraldoiekin gozatzeko aukera izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak