Gabonetarako egitarauaren berri eman du Bergarako Ziega Gazte Asanbladak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko abenduaren 16a

Ziega Gazte Asanbladako kideak, Kartzela zaharrean.

Bergarako kartzela zaharreko Ziega Gazte Asanbladak egitarau berezia antolatu du Gabonetara begira. Abenduaren 18tik 30era zenbait ekintza antolatu dituzte, eta Bergarako gazteei adierazi diete adi egon daitezela sare sozialetara: "Datozen egunotan egitarauaren berri gehiago izango duzue. Adi egon zaitezte gure sare sozialetara!". 

Hona hemen Ziega Gazte Asanbladaren Gabonetarako egitaraua: 

  • Abenduak 18: Pintxo potea eta sortzaileen azoka, 19:00etatik aurrera zabalik. 
  • Abenduak 20: Jolas bilketa, 11:00etatik 13:00etara 
  • Abenduak 24: Goizean zehar baserrietara abestera. Ondoren, 16:30etik aurrera, Karropoteoa Eusebio tabernatik hasita. 
  • Abenduak 29: Kafe-tertulia, okupazioa eta gune autogestionatuak hizpide, 19:00etan hasita. 
  • Abenduak 30: Urtea agurtzeko afaria, kartzela zaharrean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak