Urtero bezala, Nafarroako ekoizleen produktuak izango dira azokako protagonista: El Bordon etxeko hestekiak, Cascanteko monasterioko pastak, Tafallako Garrarte etxeko gozoak, Baigorri eztia, Katealde etxeko foie eta bestelako ahate-produktuak, Kabila Eneako gazta, txokolateak, askotariko kontserbak...
Hona hemen 27. Nafar Feriako egitaraua:
10:00etatik 12:00etara Patata lehiaketaren –patatak saiheskiarekin– edizio gastronomikoa, Udapa patatarekin. Parte hartuko duten elkarteak: Umore-Ona, Artatse, Lasai-Toki, San Migelpe, Gure Ametsa, Sagarpe, Madura eta Altzasu. 12:00etatik aurrera, patatak azokako produktuen erosketa-bonuak aurkezten dituztenen artean banatuko dira, agortu arte.
10:30 Bergarako Txistulari Banda eta Bergarako erraldoien kalejira.
11:00 Meza ermitan, auzoko hildakoen omenez.
11:30 27. Nafar Feriaren irekitzea.
13:00 Jon, Jaione eta seme alabak taldearen kontzertua, Canalejas-eko orubeko plazatxoan.
12:00etatik 14:00etara Erraldoien gunea. Erakusketa eta kalejira.
12:00etatik 14:00etara Errekortadoreen eskola eta poniak.
Oharra: Goiz osoan zehar musika eta taberna egongo dira, saldarekin eta txistorrarekin.