Urte sasoi honetako ohiturari jarraituz, Bergarako Ariznoa gimnasia erritmikoko taldeko 100 gimnasta inguruk Gabonen bezperako erakustaldia egin zuten atzo. 5 eta 24 urte arte gimnastek hartu zuten parte Labegaraietan izan zen ikuskizunean: gaztetxoenei orain arte ikasitakoak erakusteko balio izan zien atzokoak eta laster lehiaketetan hasiko diren nagusienei, jendaurrean aritzeko beldurrak menderatzeko. Kiroldegiko harmailak erabat bete zituzten ikusleek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.