'Hamelingo txirularia' Donostiako Antzoki Zaharrean taularatuko du BAM! elkarteak

Hasier Larrea 2025eko abenduaren 11

Iazko azaroan egindako estreinaldia, Seminarixoan.

Bergara Antzerki Musikalak (BAM!) aurrera jarraitzen du esku artean duen obraren aurkezpenekin. Abenduaren 23an Donostian ikusi ahal izango da Grimm anaien ipuin ospetsuaren euskarazko egokitzapena.

Grimm anaien Hamelingo Txirularia ipuin ospetsuan oinarritutako musikala taularatuko du BAM!-ek Donostiako Antzoki zaharrean, abenduaren 23an, bi pasetan: lehena 17:00etan, eta bigarrena 19:30etan.

Iñigo Casalí eta Iñaki Elizaldek 2008an egindako El Flautista de Hamelin gaztelaniazko musikalaren euskarazko bertsioa  da talde artistiko bergararra eszenaratzen dabilena. Zuzeneko orkestrak, 30 aktorek eta 40 kantarik osatutako haur abesbatzak adin guztiei zuzenduriko magia, erritmoa eta emozioa uztartzen ditu.

Urtarrilaren 3an Iruñeko Gaiarre antzokian izango dira, gainera.

Donostiako emanaldirako sarrerak eskuragarri daude webgune honetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak