Bergarako Orfeoiak 'Gabon ispilua' kontzertua emango du, bi emanalditan

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2025eko abenduaren 11

Bergarako Orfeoiaren kontzertu sinfonikoa 2024an.

Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzarekin batera egingo ditu bi emanaldi aurten, egubakoitzean eta zapatuan, biak doan.

Aurten, Bergarako Orfeoia Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzarekin elkartu da Gabon ispilua kontzertua emateko; bi emanaldi egingo dituzte, guztira, 60 kantarik. Publikoari bidaia musikal berezia proposatuko diote, Aitor Biain-Bidarteren gidaritzapean eta Eli Mendiaraz piano joleak lagunduta. Lehen kontzertua Bergarako Seminarixoan egingo da, egubakoitzean, arratsaldeko zortzietan. Bigarrena, berriz, zapatuan Soraluzeko Benetazko Andra Mari Parrokian izango da, arratsaldeko zazpietan. Bi kontzertuak doan izango dira.

Gabon kantuen elkarrizketa

Euskal Herriko Gabon kantuak eta munduko beste herrialde batzuetako melodiak elkarrizketan jarri dituzte, eta konparaketa poetiko eta kulturala sortu dute. Tradizio askoren arteko antzekotasunak, desberdintasunak eta elkarrekin sortzen duten aberastasuna entzuleei modu argi eta emozionalean erakutsiko dizkiete bi abesbatzek. Ikuskizunak polifonia klasikoa, erromantizismo alemaniarra, haur-kantuen moldaketa garaikideak, tradizio hispanikoak eta gospelaren indarra batzen ditu, kontzertu bakarrean, tradizioak elkarlotuz.

45. Gabonetako kontzertua

Abenduaren 20an arratsaldeko zortzi eta erdietan Udal Pilotalekuan egingo den 45. Gabonetako kontzerturako sarrerak salgai daude, zortzi eurotan, www. seminarixoa.com-en. Egunean bertan ere aukera egongo da erosteko, Pilotalekuan bertan. Bergarako Orfeoiak, Aritzeta abesbatzak, Bergarako Musika Bandak eta Bergarako Orkesta Sinfonikoak batera eskainiko dute gabonetako kontzertua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak