2025/12/14 10:00

Bestelakoak

Bertako zuhaitzen landaketa

Bertako zuhaitzen landaketa
Itxumendi, Bergara

Bertako zuhaitzen landaketa egingo dute Itxumendin. Gorlako kantinako aparkalekuan elkartuko dira 10:00etan. Ondoren, hamarretakoa egongo da. Beti bezela, espezie ezberdinetako zuhaitzak landatuko dituzte: gaztainondoak, haritzak, urkiak, sagarminak, gorostiak, zumarrak, elorri zuriak eta beltzak, haltzak, astigarrak...
Kabi-kutxak eta saguzarrentzako kutxak ere jarriko ditugu inguruan, hegazti eta saguzarrei babesa eskaini eta biodibertsitatea sustatzen laguntzeko. Aurrez izena eman behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak