Bergarako eta Gasteizeko pentsiodunen mobilizazioetara batzeko dei egin dute

Koldo Zubia Salas 2025eko abenduaren 12a

Pentsiodunen Mugimenduak bi manifestazio deitu ditu egunotan. Lehenengoa Bergaran izango da, bihar eguerdian, San Martin plazatik hasita. Bigarrena, datorren eguenean izango da Gasteizen, eta bertara joateko autobusak antolatu dituzte Debagoienan.

EAEko Legebiltzarrak Herri Ekimen Legegilea (HEL) tramitatzeari "betoa jarri izana" salatuko du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Gasteizeko Bilbao Plazan, abenduaren 18an, eguena, 11:00etan. Pentsiodunen Mugimenduaren esanetan, "iseka" egin diete parlamentuan "145.142 sinatzaileri, sindikatu guztiei, ehun bat erakunde sozial eta feministari, eta beren gizarte-eremuan erreferenteak diren 289 pertsonari". Horregatik, Herri Ekimen Legegilearen inguruko erabakia "zuzentzea" eta datorren urteko aurrekontuetan "partida bat gaitzea" exijituko dute.

Datorren egueneko mobilizaziora joateko bi autobus antolatu dira Debagoienan. Bata, Antzuolatik 09:15ean eta Bergaratik 09:20an irtengo da –Elgetakoek Bergaran hartu dezakete autobusa–. Bestea, Oñatitik 09:15ean, Arrasatetik 09:30ean eta Aretxabaletatik 09:35ean irtengo da. 

Mobilizazioa bihar, Bergaran

Gasteizeko manifestazioarekin batera, Bergaran ere antolatu dute mobilizazioa, bihar, zapatua. San Martin plazan dago deituta manifestazioaren hasiera, 12:00etan. Astelehenean, –abenduak 15– urteko azken elkarretaratzea ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak