Zazpigarren edizioa izan du Bergara Hiria eskubaloi txapelketak. Gipuzkoa eta Debagoieneko selekzioak eta Zumaiako Pulpo taldea izan dira aurtengo protagonistak. Lehenengo norgehiagoka, Debagoiena eta Gipuzkoako selekzioen artekoa izan da.
Bergarako, Arrasate Eskubaloiko eta Aloña Mendiko jokalariek osatu dute Debagoieneko selekzioa, guztira, 16 jokalarik. Gipuzkoako selekzioarekin berriz, Nora Ibarzabal bergararra eta Ilargi Bengoa arrasatearra ere aritu dira.
Gipuzkoako selekzioa gehiago izan da partida horretan, batez ere, lehenengo zatian. Lau goleko errentarekin joan dira atsedenera, eta errenta hori baliatzen jakin dute 18 eta 21 gailentzeko.
Arratsaldeko bigarren norgehiagoka, Pulpok eta Gipuzkoako selekzioak jokatu dute. Zumaiakoak hobeto hasi dira, eta, atsedenaldira, 10 eta 8 aurretik iritsi dira. Hala ere, Gipuzkoako selekzioak egoerari buelta eman dio bigarren zatian; 23 eta 24ko markagailu estuarekin nagusitu dira azkenean, lehiaketa erabakita utziz.
Azken partidak bigarren postua definitzeko balio izan du. Pulpo, 17 eta 27 gailendu zaio Debagoienako selekzioari.