Bestelako arriskurik ez zegoela ziurtatu ostean, bizilagunak normaltasun osoz itzuli ahal izan dira euren etxeetara.
Udaltzainen arabera, Bergarako Ibargarai etorbideko zazpigarren zenbakiko etxebizitza batetik zetorren erre-usainak eraginda, bizilagun batzuk etxetik aterarazi dituzte gaur eguerdian, 12:15ak aldera. Suhiltzaileek bertaratu dira erre-usain horren jatorria identifikatzeko eta azaldu dutenez, hainbat etxe arakatu ostean, ez dute ezer aurkitu.
Bestelako arriskurik ez zegoela ziurtatu ostean, bizilagunak normaltasun osoz itzuli ahal izan dira euren etxeetara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.