Garaipen garrantzitsua lortu du Bergarak, etxean, Amaikak Bat taldearen aurka (4-1). Mahoneroek, hiru puntu hauekin, gora egin dute nabarmen sailkapenean, eta hirugarren kokatu dira, bigarren sailkatutik (Anaitasuna) bi puntura.
Partidan sartzea kosta egin zaio etxeko taldeari, Amaikak Batek egindako presiora egokitu behar izan baita Bergara. Atsedenaldira 1-0ekoarekin joan dira mahoneroak korner batean lortutako golari esker, eta bigarren zatian, nagusi izan dira berdegunean Iker Ruiz de Larramendiren mutilak. 4-0 aurreratu dira erraz etxekoak, baina azkeneko minutuetan Debakoek 4-1ekoa jarri dute markagailuan.
Gainera Ohorezko Erregional Mailan ere, Mondrak garaipen garrantzitsua lortu du etxetik kanpora Euskalduna Andoiandarra taldearen kontra (0-1)- Arrasateko taldea, goiko postuetara gerturatu da garaipen eder honekin.