Hilaren 7an, domeka, egingo dute lehen ekintza: Zientzia sukaldean jarduera, hain zuzen; ostean, hilaren 8an, lorategi historikoak ezagutzeko bisita gidatua egongo da. Horiez gain, Olaso dorrera bisitak ere egingo dira, abenduaren 20an, 26an eta 27an. Era berean, 27an, Isiltasunaren maisulanak: Arizonako taupadak bisita gidatua egingo dute, San Pedro parrokiara.
Lehiaketa bereziak
Abenduaren 22an eta 29an lehiaketa berezien egunak izango dira. Lehenengoz antolatu ditu Laboratorium museoak. 22an, Laboratorium sekretua egingo dute; zientzia tresnak ezagutzeko online jokoa. Pistak jarraituz eta erronkak gaindituz, parte hartzaileek museoko instrumentuak identifikatu eta haien erabilera ulertuko dute. 27an, Historium karta jokoaren lehiaketa egingo dute, eta memoria historikoa eta ondarea izango dituzte hizpide, mugarri historikoak ezagutzeko.