Argentinako euskal diasporari Olentzeroren tradizioa ezagutarazteko asmoz 'Transmisioa' dokumentala, Seminarixoan

Imanol Beloki Unamuno 2025eko abenduaren 4a

'Transmisioa' dokumentaleko fotogramak.

Datorren martitzenean, abenduaren 9an, Seminarixoan Transmisioa dokumentala eskainiko da Olentzeroren Lagunak elkartearen eskutik. Saioa 18:30ean hasiko da, eta dokumentalaren ondoren, elkarteko kide batek proiektuaren inguruko azalpenak emango ditu eta solasaldia irekiko da.

Dokumentalak 2022an Argentinan egindako bira jasotzen du, Olentzero eta Joaldunak: neguko tradizioak Euskal Herritik Argentinara proiektuaren barruan. Bertan ikus daitezke hitzaldiak, jarduerak eta euskal diasporan euskara eta euskal kultura nola transmititu diren. Gainera, dokumentalean Iñaki Unamuno bergararra agertzen da, eta antolatzaileek interesgarritzat jo dute Bergaran proiekzio hau egitea.

Olentzeroren tradizioa ezagutarazteko

Olentzeroren Lagunak elkarteak Argentinako euskal diasporari Olentzeroren tradizioa ezagutarazteko asmoz egindako bidaia kontatzen du dokumentalak, transmisioaren garrantzia azpimarratuz. Ekitaldia, berriz, Olentzeroren Lagunak elkarteak antolatu du, eta Euskal Kultur Erakundea, Etxepare Euskal Institutua, Pyrenean Heritage eta Bergarako Udala dira sustatzaileak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak