Angiozar Tokiko Entitate izatea bideratzen duen Foru Araua, onartuta

Mireia Bikuña 2025eko abenduaren 3a

Angiozarko ordezkaritza Eider Mendoza Diputatu Nagusiarekin eta Batzarkide guztiekin, herriko bandera eskutan dutela.

Gaur, abenduak 3, onartu dute Gipuzkoako Batzar nagusiek, aho batez. Angiozarko alkate Mila Elorza eta Jose Angel Mikeo egon dira ekitaldian. "Urteetako borrokaren ondorioa eta belaunaldiz belaunaldiko etengabeko lanaren emaitza da gaurko hau", esan dute. 

Aurreko zapatuan Angiozartarra esan eta izan Eguna ospatu ostean, Tokiko Entitate Txiki izateko urrats garrantzitsuena eman da Batzar Nagusietan. Foru Araua behin betiko onartuta, Angiozarrek Entitate izaera izango du. Hala, Gipuzkoan bost dira izaera hori duten auzoak:  Ereñotzu, Igeldo, Itziar, Itsaso eta Angiozar.

Hiru abantaila

Zapatuko ekitaldian garbi utzi zuten "aspalditik" zegoela auzoan Angiozar Tokiko Entitate Txiki izendatzeko ideia. Gaurko egunez gauzatu den izendapen horrekin  Angiozarrek hiru gauza irabaziko dituela azaldu zuten auzotarrekin egindako batzarrean: ordezkaritza eta onespen publikoa, eskuduntza eta aurrekontu propioak, eta inbertsioen aldiberekotasuna.  "Debagoiena eta Urola bailaretan herri ugari daude udalerri baten parte direnak . Horregatik, izendapen hau  Gipuzkoako herrien artean oinarrizko ekipamendu eta zerbitzuak bermatzeko modu ekitatiboago bat izango dela" adierazi zuen auzoko batzordekide Unai Asurmendik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak