Kimu Bat enpresari esleitu dio Bergarako Udalak desbrozatze eta zuhaitz mozketa lan horiek egiteko erantzukizuna, "lan teknikoa eta konplexua" delako eta "kanpoko espezializazioaren beharra dagoelako". Horrelako lanak, bost urtetik behin egiten dira eta bizpahiru aste iraungo dutela dago aurreikusita.
"Zuhaitzak moztu ondoren, moztutako adarrak eta zuhaixkak ezpondan utziko dira egun batzuetan, karga arintzeko eta ondoren goiko trenbidera errazago ateratzeko", adierazi dute Udaletik. Materiala kentzeko lanak kamio garabi baten laguntzarekin egingo direla ere azaldu dute.
Trenbideko malda itxita
Bestetik, Udalak gogorarazi du, trenbideko malda egonkortzeko lanak egiten ari direla, eta bertatik "ezin dela igaro": Lanek irauten duten bitartean segurtasun neurriak errespetatzeko eta eremu horretatik ez pasatzeko eskatzen diegu herritarrei.