Ekitaldian omenaldi berezia eskaini diote Dunixi Olabarriari: "Lagunartean egindako lan paregabeagatik", taldeko kide eredugarria izendatu dute, eta Great bro titulua eman diote esker onez. Bibote mozketaren ostean, enkantea egin dute, eta bildutako diru guztia ikerketara bideratuko da, Movember mugimenduaren helburu nagusiari jarraituz: gizonen osasunaren aldeko ikerketa eta prebentzioa sustatzea. Horrela bukatutzat eman dute hilabete osoko egitaraua, giro onean eta helburu solidarioari eutsiz.