Bergarako Arin Gunean elkartu dira aitortza egin eta diplomak banatzeko. Guztira hamalau lagun omendu dituzte. Urrezko diplomak jaso dituzte 50 aldiz odola eman dutenek; eta, zilarrezkoak, 25 aldiz eman dutenek. Halaber, trofeo bereziak ere banatu dituzte 60 eta 75 emanaldi egindako herritarrentzat.
Elkarteak nabarmendu du odol-ematea ezinbestekoa dela osasun sistemarako, eta Bergaran urteak daramatzan konpromiso sendoa eskertu dute.