Futbol inklusiboko sasoiko hirugarren topaketa Agorrosinen

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2025eko azaroaren 29a

Futbol inklusiboaren jardunaldi berri bat egin dute larunbat goizean Agorrosingo futbol zelaian, Bergara K.E.ren laguntzarekin. 2025-2026 denboraldiko hirugarren topaketa izan da, eta  8 urtetik gorako haur eta gazte ugari bildu ditu.

Goizeko hamarretan abiatu da saioa, parte-hartzaile guztiek batera beroketa ariketak eginez. Ondoren, dinamika eta jolas batzuk egin dituzte, entrenamenduari hasiera arin eta goxo emateko.

Jarraian, lau taldetan banatu eta partidei ekin diete. Futbola eta parte-hartzea izan dira ardatz nagusiak, eta, zelaian zein harmailetan, giro ona nagusitu da, une oro. Jardunaldia amaitzeko, talde argazkia atera dute. 

Parte-hartzaileak askotariko adinetakoak izan dira, eta inklusioaren aldeko dinamika argia egon da zelaian. Harmailetan, berriz, familia eta lagunak bildu dira, jardunaldia gertutik jarraitzeko.

Bergara Kirol Elkarteko kideak jardun dira antolaketa lanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak