EAEn bizi diren zenbait indonesiar Bilbon elkartu ziren aurreko domekan, azaroak, 23, eta egun pasa ederra egin zuten. Indonesiak Madrilen duen enbaxadak gonbidatuta elkartu ziren 18 nagusi eta 8 ume. Eta Debagoienean bizi diren –bi Bergaran eta bat Arrasaten– hiru indonesiarretatik bik ez zuten herrikideekin elkartzeko aukera galdu. Bazkari ederra egiteaz gain, pasaportea egiteko edo berritzeko aukera ere eskaini zieten enbaxadatik etorritako ordezkariek, osterantzean Madrilera joan beharra izaten dute-eta halako tramitazioetarako. Egun borobila igaro zutela esan dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.