Gaur, eguaztena, jarri dituzte salgai Bergarako Seminarixoan abenduaren 19an egingo den Algaraka Bakarrizketa Gauerako sarrerak. Tiketak algaraka.eus eta seminarixoa.eus webguneetan eskuratu ahal dira, baita Seminarixoko txarteldegian ere.
Aurtengo edizioa formatu berrituarekin dator eta "publikoarekin harreman zuzena" lortu nahi dute antolatzaileek. Saioa Asier Kortabarria Asier K-k gidatuko du; bergararra eta "oholtzan gertutasun handia erakusten duen bakarrizketaria". Gonbidatu berezi gisa Bergaran bizi den Maria Blanco arituko da, "euskal eszenako ahots indartsu eta sormen handikoa, estilo propio eta freskoarekin".
Guztira, bost bakarrizketari arituko dira taula gainean, bakoitza bere estilo eta ahots propioarekin. Ane Lindane, Mitxel Martinez, Elisabet Mejuto, Inixio Amillano eta Usue Aspiazu.