Amodiozko gutunen eta esaldien lehiaketetara aurkezteko epea zabaldu dute

Mirari Altube Arrese 2025eko azaroaren 26a

Iazko lehiaketetako sarituak.

Bergarako Jardun euskara elkarteak Amodiozko gutunen 34. eta Amodiozko esaldien 10. lehiaketak antolatu ditu. Aurten bada berritasunik ere; izan ere, ohiko sariez gain, lehenengoz parte hartzen duenarentzat ere egongo baita.

Amodiozko gutunen lehiaketara aurkezteko oinarriak honako hauek dira:

  • 2010ean edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.

  • Jasotako lan guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, argitaragabeak eta euskaraz idatziak. Hamar gutun aurkeztu ahali izango dira gehienez –baita aurreko urteetan sarituak izan ez diren gutunak ere–.

  • Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A4 orritan, eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanek ezingo dute izan bi orri baino gehiagoko luzera.

  • Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak –izen-abizenak, jaiotze data, telefonoa, helbidea– kartazal txiki batean sartu, ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.

    Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, gutuna izenarekin eta egilearen datuak, egilea izena duen beste fitxategi batean.

  • Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:

    Amodiozko Gutunen XXXIV. lehiaketa
    Jardun Euskara Elkartea, Oxirondo plaza 2, 1. solairua 20570 Bergara – Gipuzkoa amodiozkogutunak@gmail.com

    Informazio gehiago eskuratzeko: www.jardun.eus webgunean edo telefonoz deitu: 943 76 36 61 eta 605 71 24 69.

  • Lanak bidaltzeko azken eguna 2026ko urtarrilaren 7a izango da.

  • Sariak honako hauek izango dira:
    • • 1. saria: 500 euro
    • • 2. saria: 250 euro
    • • Bergarar onenarendako saria: 150 euro.
    • • 1999an edo beranduago jaiotakoen artean, gutun onenaren saria: 150 euro. Epaimahai gazteak emandako saria.
    • Lehen aldiz parte hartzen dutenen artean gutun onenaren saria: 100 euro – parte hartzaileak datu pertsonalekin batera adierazi beharko du lehen aldiz parte hartzen duela–.
  • Sari ematea, otsailaren 10ean, asteartea, San Balentin egunaren bueltan egingo da, Bergarako Seminarixoan, 19:00etan.
  • Lan guztiak Jardun Euskara Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
  • Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.

Amodiozko esaldien lehiaketa

Hamargarrenez egingo den lehiaketaren oinarriak honako hauek dira:

  • Edozein pertsonak parte har dezake.
  • Mezu guztiek jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
  • Amodiozko esaldia –gehienez 10 esaldi– urtarrilaren 11a baino lehen bidali beharko da. Honako bideak erabili ahal izango dira: whatshappez edo mezuz 605 71 24 69 telefono zenbakira edo e-postaz: amodiozkogutunak@gmail.com.
  • Saria izango da 100 euro. Epaimahai gazteak emango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak